Zinema (Irun): 'Amazing Grace'
DokuIrun egitasmoa bueltan da, eta otsailaren 3an, Aretha Franklin soul abeslariaren film bat proiektatuko dute Amaia KZn, 19:00etan: Amazing Grace. Emanaldiaren aurretik, aurkezpen eta mahai inguru bat egingo dituzte.
Sarrerak Amaia KZren webgunean eskura daitezke dagoeneko. Horrez gain, aretoaren txarteldegian ere erosi ahal izango dira emanaldia baino ordubete lehenago, betiere tokia badago.

