Tailerra (Irun): ‘Kanpora goaz. Nora?’
Kontsumitzaileak Informatzeko Irungo Udal Bulegoak eta Kontsumobidek bidaien antolaketari buruzko hitzaldi bat emango dute datorren otsailaren 9an, 18:00etan, Palmera Monteron.
‘Kanpora goaz. Nora?’ lelopean, irtenaldi bat antolatzeko beharrezkoak diren ezaupide eta tresna guztiak emango dituzte; hala nola, nola antolatu bidaia konbinatu bat, zein diren hegaldi solteak erosteko gakoak, nola bilatu eta erreserbatu apartamentu turistikoak edota nola kudeatu erreklamazioak.

