Bidaien antolaketari buruzko hitzaldi bat antolatu dute
Hilaren 9an izango da, Palmera Monteron, eta irtenaldi bat antolatzeko beharrezkoak diren ezaupide eta tresna guztiak emango dituzte.
Kontsumitzaileak Informatzeko Irungo Udal Bulegoak eta Kontsumobidek bidaien antolaketari buruzko tailer bat emango dute datorren ostegunean, hilak 9, 18:00etan, Palmera Monteron.
‘Kanpora goaz. Nora?’ lelopean, irtenaldi bat antolatzeko beharrezkoak diren ezaupide eta tresna guztiak emango direla aurreratu dute antolatzaileek; hala nola, nola antolatu bidaia konbinatu bat, zein diren hegaldi solteak erosteko gakoak, nola bilatu eta erreserbatu apartamentu turistikoak edota nola kudeatu erreklamazioak. Eduki horiek eta beste batzuek oporrez “ahal bezainbat gozatzeko” balioko dutela adierazi dute.
Saioa hurrengo bidaian pentsatzen ari den ororentzat “funtsezkoa” izan daitekeela baietsi dute. Parte hartzea doakoa da.