Tailerra (Irun): 'Mugikorrak, nerabeak eta gurasoak'
Adingabeen gurasoak hezkuntza digitalean trebatzeko ikastaro bat eskainiko dute Jon Alonso eta Javier Etxarri Mondragon Unibertsitateko ikasleek. Helburua, gurasoak trebatzea da, euren seme alabak telefono mugikorrak modu egoki eta arduratsuan erabil ditzaten.
Saio horietan baliabideak eta orientazioa emango dituzte, adin txikikoek teknologiarekin harreman osasungarri eta segurua izatea sustatzeko. Horrez gainera, guraso kontroleko aplikazio bat instalatzen lagunduko diete.