Poesia, musika eta irudia (Hondarribia): 'Itsas hariak' emanaldia
Izenak dioen bezala, ekainaren 2an, itsasoa ardatz izango duen poesia, musika eta irudi bidezko emanaldia aurkeztuko dute.
Pello Otxotekoren Itsas bizi-mina eta Aritz Gorrotxategiren Amua eta Uda betea poema liburuetan oinarritutako poemak entzun ahal izango dira. Bien bitartean Imanol Larrinaga margolariaren irudiek emanaldia osatuko dute. Musika Nerea Azkona arpa-jotzaile eta Nora Otxoteko txelo-jotzailearen esku izango da.