Pelikula (Irun): 'Lesvisibles'
Aldarte zentroak sortutako Lesvisibles proiektatuko du Lumak Haizek. Dokumental hau, LGTBI+ memoria historikoa berreskuratzen du, frankismo garaian Euskal Autonomia Erkidegoan nerabezaroa eta gaztaroa bizi izan zuten zazpi emakumeren testigantzen bitartez; hauek lesbiana eta feminista gisa sozializatu ziren, testuinguru errepresibo eta guztiz lesbofobo batean. Dokumentala ikusi ondoren, hausnarketarako tartea egongo da protagonistetako batzuekin. Sarrera librea da.