Musika (Hondarribia): Galder Eizagirre
Kuraia, Dut, Bazka edo Berri Txarrak bezalako taldeetan bateria jo ondoren haren bakarkako bideari ekin zion Eizagirrek. 2023ko azaroan aurkeztu zuen hamar kantuz osatutako Esc izeneko lana eta hilaren 8an 20:00etan Hondarribian aurkeztuko du. Sarrera 5 euroan. Arma Plaza Fundazioan, Kutxakulturren online edo leihatilan eros daitezke.