Musika eta literatura (Irun): Katixa Agirre eta Maite Larburu
Urriaren 15ean, larunbata, 19:00etan, Oiasso Museoan, Katixa Agirre idazleak eta Maite Larburu musikariak literatura eta musika uztartuko dituen emanaldi bat eskainiko dute euskaraz. Emanaldi hori Emakume Idazleen egunaren testuinguruan txertatzen da. Agirre idazlea eta Larburu musikaria ateen inguruan ariko dira kontu eta kantu.

