Tailerra (Irun): Migranteen bidea
Irungo migranteen errealitatea gertutik ezagutzeko ibilbide bat antolatu dute. Alba eta Oihana izango dira gidariak. Migranteek egiten duten bide luze horren zati bat Irundik egiten dute, eta bertan topatzen dituzten zailtasun eta laguntzak ezagutzera emango dituzte. Izen ematea Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora mezu bat bidaliz.

