Liburu aurkezpena (Irun): 'La SAPA de los Aperribay, la guerra empieza aquí'
Kabigorriko 25. urteurreneko ekitaldien harira, ‘La SAPA de los Aperribay, la guerra empieza aquí’ liburuaren aurkezpena egingo dute azaroaren 24an, 19:30ean, Kabigorriko egoitzan.
Liburuak gerrarako euskal industriaren funtzionamendua erakutsi nahi du, Aperribay familiak duela hamarkada batzuk kudeatutako SAPA enpresaren historiaren adibidearen bidez. Liburuak Aperribaytarrek ehundutako estrategiak eta laguntzak argitzen ditu, baita politikariekin eta ministroekin izandako harremanak ere, eta horien ekoizpena, esportazioak, jasotako diru laguntzak eta ekonomikoki sostengatzen duten “kasu arraroak” aztertzen ditu.
Liburua Antimilitaristak EH izenarekin koordinatzen diren Euskal Herriko talde antimilitarista guztien elkarlanaren emaitza da eta ikerketa zorrotz baten ondoren argitaratu da.

