Aperribay familiaren gaineko liburu aurkezpena, ostegun honetan

Euskal Herriko antimilitaristek gauzatutako 'La SAPA de los Aperribay. La guerra empieza aqui' aurkeztuko dute etzi Kabigorrin, 19:30ean.

Ostegun honetan, hilak 24, La SAPA de los Aperribay. La guerra empieza aqui liburuaren aurkezpena egingo dute Kabigorrin, 19:30ean. Liburua Antimilitaristak EH izenarekin koordinatzen diren Euskal Herriko talde antimilitarista guztien elkarlanaren emaitza da. 

Aperribay Debako familia bat da eta egun Real Sociedad futbol taldeko presidentea da horietako bat, baina liburu honen ardatza ez da datu hori izango: SAPA enpresa baizik. Oro har, familiaren afera politiko, ekonomiko eta enpresarialak mahai gaineratuko dituzte eta Aperribaytarrek ehundutako estrategiak eta laguntzak argitzen ditu. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.