Kultura (Hondarribia): 'Ztandap' binakako bakarrizketak
Bakean Dagoena Bakean Utzi eta Luze edo Motz emankizun arrakastatsuen haritik, Ztandap ikuskizuna sortu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Binakako bakarrizketa formatuan egingo dute eta umoristek generoa izango dute ardatz. Horretarako, betaurreko moreak jantzi eta orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide. “Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!”.

