Kultura (Hondarribia): Twobascos
Twobascos magia eta antzerki emanaldia eskainiko dute Alain Zulaika eta Sergio Martinezek. Saioa euskara eta gaztelera uztartuz egiten dute. Gonbidapenak online, Arma Plaza Fundazioan edo leihatilan eskuratu daitezke.
Sinopsia: “Twobascos, hizkuntza mugak ulertzen ez dituen ikuskizuna da. Sergio filosofo prestua da, gizon lasaia, baina baditu bere maniatxoak ere. Alain komertzial baikorra, hanketatik leporainoko “motibau” bat. Eta biok batera, TWOBASCOS dira”.

