Kultura: (Hondarribia): 'Eraman zurekin Hondarribiko artea' erakusketa
14 sortzaileren lanak biltzen dituen erakusketa berezia da. Obrak ohiko moduan aurkeztu beharrean, kamiseta formatuan aurkeztuko dituzte.
Kamisetak turista orok erosiko lituzken piezak dira, eta horietatik abiatuta artearen eta mezuen sakontasuneraino helduko diren artelanak sortu dituzte.
Hurrengo artistek sorturiko piezak ikus daitezke: Aiert Alonso, Laida Jorda, Andoni Gallego, Maider Goikoetxea, Kikis Alamo, Naiara Goikoetxea, Julen Goikoetxea, Saioa Ayala, Ainhoa Taberna, Naikari Diaz eta Beñat Amunarriz.
Erakusketa hilaren 4tik abuztuaren 29ra izango da zabalik. Irekiera 19:00etan izango da.

