Kultura (Hondarribia): Dantzaburua

Ostiral honetan izango da lehen emanaldia. Pilar Peña dantza eskolako ikasleek inauguratuko dute Dantzaburua. 19:00etan hasiko da ikuskizuna. Hurrengo egunean (larunbatean) Amaiyuu dantza studio eskolak egingo du emanaldia. Bi txanda egingo dituzte: lehen pasea 18:00etan izango da, eta bigarrena 19:00etan. Igandean (hilak 15), Carlos Zapirain areto dantza eskolaren txanda izango da. Saioa 19:00etan hasiko da.
Astebete beranduago jarraipena izango dute dantza emanaldiek. Hilaren 20an (ostirala) Pilar Peña dantza eskolako ikasleena izango da oholtza. 19:00etan hasiko da ikuskizuna. Hurrengo egunean, Gym Jazz Kuki Garcia dantza eskolako ikasleek itxiko dute Dantzaburua. Kasu honetan, emanaldia 17:30ean hasiko da.
Sarrerek 3 euroko kostua dute. Arma Plazan, eta Kutxabanken. Itsas Etxean bi ordu lehenago jarriko dituzte salgai.