Lur Alai Squash Klubak familiei zuzendutako squash topaketa bat antolatu du ekainaren 10erako. Jarduera irekia eta doakoa izango da, eta Artaleku kiroldegian gauzatuko da, 09:00etatik 13:00era. Beharrezko materiala, hau da, erraketa eta betaurrekoak, klubak utziko ditu. Izen-emateak 687 97 64 96 telefonora dei eginez edota
posta elektronikoz egin daitezke.