Jardunaldi Internazionalistak (Irun): 'Gerra hemen hasten da, geldi dezagun hemen'
Lakaxita Gaztetxeak Jardunaldi Internazionalistak antolatu ditu maiatzaren 31tik ekainaren 15era. Gaztetxean bertan ez ezik, Irungo beste ostatu eta gune batzuetan ere elkartuko dira.
Ekainaren 9an, igandea, Larragane ostatuan eskainiko dute Gerra hemen hasten da, geldi dezagun hemen hitzaldia. Bake ekintza antimilitaristako kideak izango dira bertan.