Honakoa da ekainaren 29ko sanmartzialetako egitaraua:
– 08:00: SAN PEDROKO DIANA, “Irun Hiria” Musika Bandaren eskutik, zenbait auzotan.
– 08:00: DIANA Txingudiko Dultzaineroen eskutik, zenbait auzotan.
– 08:00: XCIX GRAN PREMIO SAN PEDRO, txirrindulari-lasterketa, Elite eta 23z beheko mailak. Colon ibilbidetik irtengo dira, eta 13:00ak aldera iritsiko dira Colon ibilbidera.
Antolatzailea: Irungo txirrindulari-elkartea.
– 10:45: UDALBATZA San Juan plazatik irtengo da jarraigoan, Junkaleko Andre Mariaren Elizara, Txistularien Bandak, “Irun Hiria” Musika Bandak eta Irungo Atseginako Erraldoiek lagunduta.
– 11:00: Meza Nagusia, Junkaleko Andre Mariaren Parroki Elizan. Bertan izango da Udalbatza. Eskaintzan, Eslavaren “TU ES PETRUS” kantatuko du parrokiko abesbatzak, hiriko beste abesbatza batzuetako kideek lagunduta.
– 12:00: Mezaren ondoren, Junkaleko plazatxoan, AURRESKUA dantzatuko du UDALBATZAK.
– 12:30: SAN PEDRO EGUNEKO OHIZKO KONTZERTUA, San Juan plazako arkupeetan, “Irun Hiria” Musika Bandaren eskutik.
– 21:00: KALEJIRA, Txanaleta plazatik hasita. Colon ibilbidea, Foruen karrika eta karrika Nagusia igarota, San Juan plaza inguruan amaituko dute. “Irun Hiria” Musika Bandak eta Los Tranquilos fanfarreak parte hartuko dute.
– 21:30: LOS TRANQUILOS fanfarrea hiriko hainbat kaletan barrena ibiliko da.
– 22:00: Lastargidunen ekitaldiaren oroitzapena. Gipuzkoa hiribideko Anbulatoriotik irtengo da. Ibilbidea: Artaleku, Karrika Nagusia, San Juan, San Martzial, Sargia, Larretxipi, Ermita, Arbesko Errota eta Artiako zubia.
Antolatzailea: Pagoki Gazte Elkartea.
Egitarau osoa ikusteko,
sartu hemen.