Jaiak (Irun): San Pedro eta San Martzial Jaiak
Gaurko egitaraua
- 08:00: San Pedroko Diana, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik, zenbait auzotan.
- 08:00: Diana, Txingudiko Dultzaineroen eskutik, zenbait auzotan.
- 08:00: San Pedro Sari Nagusia txirrindulari-lasterketaren irteera Txingudi instalakuntzetatik. Elite eta 23z beheko mailak. 13:00ak aldera iritsiko dira San Martzial mendira. Irungo Txirrindulari Elkartearen eskutik.
- 10:45: Udalbatza San Juan plazatik irtengo da jarraigoan, Junkaleko Andre Mariaren Elizara, Irungo Txistulari Taldeak, Irun Hiria Musika Bandak eta Irungo Atseginako Erraldoiek lagunduta.
- 11:00: Meza Nagusia, Junkaleko Andre Mariaren Parroki Elizan. Bertan izango da Udalbatza. Eskaintzan, Eslavaren Tu Es Petrus kantatuko du parrokiko abesbatzak, hiriko beste abesbatza batzuetako kideekin batera.
- 12:00: Mezaren ondoren, Junkaleko plazatxoan, aurreskua dantzatuko du udalbatzak.
- 12:30: San Pedroko Ohiko Kontzertua, San Juan plazako arkupeetan, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
- 21:00: Kalejira, Txanaleta plazatik hasita. Colon ibilbidea, Foruen karrika eta karrika Nagusia igarota, San Juan plaza inguruan amaituko dute. Irun Hiria Musika Bandak eta Los Tranquilos fanfarreak parte hartuko dute.
- 21:30: Los Tranquilos fanfarrea hiriko hainbat kaletan barrena ibiliko da.
- 22:00: Lastargidunen Ekintzaren Oroitzapena. Irungo erdialdeko anbulatoriotik irtengo dira. Ibilbidea: Artaleku kalea, Karrika Nagusia, San Juan plaza, San Martzial karrika, Sarjia kalea, Larretxipi, Ermita, Arbesko errota eta Artiako zubia. Pagoki Emakume Elkarteak antolatuta.

