Jaiak (Irun): San Pedro eta San Martzial Jaiak
Gaurko egitaraua, ekainak 24
- 9:30: XXII. Irun Hiria Binakako Ibilaldi Neurtua. Luis Mariano pentsiodunen etxetik irtengo da, eta 6,5 km inguruko ibilbidea izango da. Makila Elkarteak antolatuta.
- 10:30-13:30: Haur Animazioak, 2 urtetik 14ra bitartekoentzat, Behobiako futbol-zelaian.
- 13:00: 2022ko XXX. Irun Hiria-San Martzial Erakusleiho Txapelketa. Mugan Irungo Merkatari Elkarteak antolatuta.
- 16:00-19:30: Haur Animazioak 2 urtetik 14ra bitartekoentzat, Landetxa auzoko pilotalekuan.
- 18:00: Irungo Atsegina elkarteko Erraldoiak, Landetxa auzotik. Ibilbidea: Konpartsak, Brioche Pasquier parean dagoen aparkalekutik abiatuta, Araba kalea, Harmugarrieta kalea, Adrearriaga kalea, Lapurdi kalea, Erroiarri kalea, Araba kalea igaroko ditu, frontoian amaitzeko.
- 18:00: Ikuskizun Akrobatikoa Bizikletan. Funbox Factory taldeak “Freestyle Bike Show” ikuskizuna emango du Urdanibia plazan.
- 18:30: LXX Pilota Txapelketa, Uranzu frontoian, 1. partida: hirugarren eta laugarren postuak. 2. partida: finala. Kurpil Kirolak-ek antolatuta.
- 20:00: San Martzialeko XXXV. Argazki Txapelketa Herrikoiaren sari banaketa, Irungo Argazkigintza Elkartearen lokalean (Izaga kalea 7-behea).
- 20:00: Berdinki Zirku Garaikide taldeak zirku-ikuskizuna antzeztuko du San Juan plazan.

