Jaiak (Irun): San Migel
San Migel auzoko jaiak ospatuko dira irailaren 29tik urriaren 2ra. Hona hemen programazioa egunez egun:
Irailak 29, ostirala
17:30-18:30, Geltokiko kalean:
Bidasoko Erraldoiak elkarteko erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira auzoko kaleetan barrena. Geldialdia egingo dute Anaka kaleko Caser egoitzan, adinekoak bisitatzeko. Alberto Angera plazan bukatuko dute ibilbidea.
18:45-20:00, Alberto Angera plazan:
- Txupinazoa, Santiagoko Deabruen eskutik.
- Dantza erakustaldia, My Dance Studio-ren eskutik.
- Gitarra eta ukeleleko Sandra akademiaren kontzertua.
- Pizza banaketa haurrentzat. Laguntzaileak: Dominos Pizza eta Onena.
19:00etan:
Aita pasiotarren parrokian, auzoko zenduen omenezko meza. Laguntzailea: Karmentxu lore-denda.
22:00-00:00, San Migel plazan:
Lee Junior, musika zuzenean, 80ko Rocka/Popa, 90eko Countrya, Elvis Presley.