Jaiak (Irun): San Migel
San Migel auzoko jaiak ospatuko dira irailaren 29tik urriaren 2ra. Hona hemen programazioa egunez egun:
Urriak 1, igandea
09:00etan: Txistulari-taldeak diana joko du auzoko kaleetan barrena, eta geldialdi bat egingo dute Caser egoitzan.
10:00-12:30 Geltokiko kalean:
Patata tortilla lehiaketa, Aita pasiotarren parrokiaren pareko plazatxoan, Irungo San Migel konpainiak antolatuta.
12:30ean, Alberto Angera plazan:
Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua.
14:00etan, Javier Esteban Indart kalean:
Gure paella erraldoiak brasara, jai batzordearen eskutik.
17:00etan, Haur danborrada eta sardinerak: San Migeleko auzo elkartearen egoitzatik aterata. Geldialdia Anaka kaleko Caser egoitzan, adinekoak bisitatzeko, eta Alberto Angera plazan bukaera.
18:00-20:00, Alberto Anguera plazan:
Dantza-erakustaldia.
- Jazzarte akademia.
- Academia 22.
- Sol de Loto.
- Caramelo.
20:15ean: Festen bukaerako txupinazoa eta traka, Santiagoko Deabruen eskutik.

