Jaiak (Irun): San Migel
San Migel auzoko jaiak ospatuko dira irailaren 29tik urriaren 2ra. Hona hemen programazioa egunez egun:
Irailak 30, larunbata
09:00-10:30, Julian Sanchez parkean: San Migel auzoko XI. Petanka lehiaketa.
10:00-15:00, San Migel plazan: Bigarren eskuko eta artisautzako V. Azoka.
11:00-13:00, Alberto Angera plazan: Haurrentzako marrazki lehiaketa (12 urtera arte), Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak antolatuta.
Haur danborradaren azken entsegu orokorra.
11:00-13:00, Javier Esteban Indart kalean: San Migeleko zentro sozialean, patata tortilla eta bolo lehiaketak.
13:00-16:00: Parrillada Herrikoi Nagusia, San Migeleko jai batzordearen eskutik.
16:30ean: V. Mus txapelketa azkarra, Indartu tabernaren eskutik.
17:30-19:45, Alberto Angera plazan:
- Txuri eta Txot, bi pailazo estutasunean.
- Zirku ikuskizuna..
- Merienda auzoko haurrentzat. Laguntzailea: Ortzargi garagardotegia.
- Performancea, pintura eta musika nahasten dituen ikuskizuna, Bruno Agirreren eskutik.
20:00-21:30: Musika emanaldia Javier Esteban Indart kalean, Amanecer Ranchero taldearen eskutik.
22:30-01:30: Berbena herrikoia adin guztietako jendearentzat, DJ Albertorekin.