Jaiak (Irun): LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna
LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, jai programa zabala ondu dute uztailaren 8rako, hainbat jardueraz osatutakoa. Hona hemen egitaraua:
- 16:00-19:00: Musika, tailerrak eta bingo draga, Zabaltza plazan.
- 19:00-19:50: Martxa karrozarekin eta batukadarekin, Zabaltza plazatik Urdanibia plazara.
- 19:50-20:00: Manifestua irakurtzea, Urdanibia plazan.
- 20:00: Eskiñako Drag Resort – Drag Queen erregina berria koroatzea, Urdanibia plazan.
- 21:00: La Furiaren kontzertua, Urdanibia plazan.