Jaiak (Irun): Kaldereroen desfilea
Irungo Atsegiñak antolatzen duen Kaldereroen desfilea otsailaren 11n izango da. Alberto Angera plazatik (San Miguel auzotik) abiatu eta San Juan plazaraino ariko dira Irungo kaleetan barrena, 19:00etatik aurrera. Otsailaren 7an eta 9an elkartearen egoitzan bilduko dira, 19:30ean, entseguak egin eta abestiak errepasatzeko.

