Jaiak (Hondarribia): Madalen auzoko jaiak
Jai laburrak baina ikusgarriak dira Madalen auzokoak Tradizio handiko festa koloretsua da. Santa Maria Madalenaren koadroa ezarri eta auzoa lore zein girnaldekin apaintzen dute, eta bi egunetan zehar umeentzako jolasak, buruhandiak, txokolatada, trikitixa saioa eta disko festa izaten da.

