Jaiak (Hondarribia): Amuteko jaiak
Hilaren 4an, jaietako bazkaria izango dute, 14:00etan. Aisialdirako jarduera ugari izango dituzte bazkarian; hala nola, photocalla, sari banaketa, musika edo dantza. Gainera, postre lehiaketa ere antolatu dute, eta auzokideak parte hartzera deitu dituzte. Iluntzean urezko zezena aterako da, 21:30ean.
Urriak 4, larunbata
- 10:00-14:00 Gaztelu puzgarriak (Anttoni plazan).
- 11:00: Pedro Gonzalez III. Margo lehiaketa (Anttoni plazan).
- 14:30: Bazkaria 14:00etan. Helduentzako 12 euroan, haurrentzako 6 euroan. Izen emateak hilaren 29 eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara auzo elkartean. 220 lagunentzako tokia.
- 18:00: Dantzaldia (Lokalean) eta tabernaren irekitzea.
- 18:30: Toka txapelketa.
- 21:30: Urezko zezena.

