Inauteriak (Hondarribia): Mairuak
Emeki Emakume elkartearen eta Hondarribiko Udalaren eskutik Mairuak kalera irtengo dira datorren larunbatean (hilak 10). Jaizkibel kanpinetik hasiko dute Baserriz-baserri puska bila egingo duten ibilbidea. Horiek bildutakoan hamaiketakoa egingo dute. Edonor batu daiteke inauterietako ohitura zahar honetara.