Inauteriak (Hondarribia): Mairuak
Mairuek baserri giroko euskal inauteria gogora ekarri dute beste urte batez. Baserriz baserri arituko dira beste urte batez Emeki Emakume Elkarteak antolatutako Mairuak. Jaizkibel kanpinean elkartuko dira goizeko 10:00etan, eta trikitilarien musika lagun abiatuko dira. Ibilbidea Zamora baserrian amaituko da, eta bertan jasoko dituzten puskekin hamaiketako apartaz gozatzeko aukera izango dute.

