Inauteriak (Hondarribia): Inauterietako desfilea
Spiderman amaraunean, Irungo Inauterietako desfilean. Inauterietako desfileak Hondarribiko kaleak mozorroz, kolorez eta magiaz beteko ditu igandean.
Ibilbidea: 10:30ean Arma Plazatik abiatuko da. Ondoren, Minasoroetara joango dira. Handik Sabino Arana kalera. Azkenik Zuloaga kalean barrena San Pedro kalean amaituko dute.

