Ikus-entzunezkoak (Hondarribia): Nestor Basterretxea zikloa
Nestor Basterretxearen filmografia ezagutarazteko zikloaren barruan, Irungo Iparralde hiribidean dagoen Oteiza eta Basterretxea tailer-etxeari buruzko saio monografiko bat egingo dute. Telmoren aita eta osaba-izebak bertan jaio ziren, eta Oteizarekin batera elkarbanatu zuen etxea proiektu artistiko eta kultural askoren lekuko izan zen. Lehenik, Fernando Golvanok, tailer-etxea eguneratzeko proiektuaren —Mugarte proiektua— komisarioak, horren gaineko nondik-norakoak azalduko ditu estreinakoz. Segidan, tailer-etxearei buruzko bi film labur proiektatuko dira: Casa Vacía, Jesus Mari Palaciosena; eta Tienes plena libertad para proyectar, Telmo Basterretxearen gradu bukaerako lana izan zena.