Ikus-entzunezkoa (Irun): 'Non dago Mikel?"
Miguel Angel Llamas eta Amaia Merinoren dokumental honetan Mikel Zabalzaren afera lantzen da.
Sinopsia: 1985eko azaroa. Mikel Zabalza beste pertsona batzuekin batera atxilotu du Guardia Zibilak. Gainerako gazteak askatzen dituztenean, basatiki torturatuak izan direla salatzen dute. Baina Mikel falta da. Agintariek
diote ihes egin duela eta bizirik aurkitzeko itxaropenak desagertzen ari diren bitartean, Euskal Herriko kaleak garrasi batekin erretzen ari dira: Non dago Mikel?

