Ikus-entzunezkoa (Irun): 'La isla de los seis mil ojos'
Ander Izagirre idazleak Sardiniatik bizikletaz egindako bidaia azalduko du dokumental honetan. Goitik behera zeharkatuko du irla, kaletatik mendietara. Hainbat istorio ezagutuko ditu, tartean, sardiniarrek duela milaka urte eraiki zituzten harrizko sei mila dorreen misterioa. Sarrera doan da, baina gonbidapena beharko da tokia bete arte.

