Ikus-entzunezkoa (Irun): 'Entre Irán y el Cáucaso'
Ana Zamorano Ruizek Iranera egindako bidaiaren ikus-entzunezkoa. ‘Emakumea izanik bakarrik Iranen?’ galdetzen zioten egileari. ‘Hospitalitatea da persiar herriaren osagai nagusia’ zen Zamoranoren erantzuna. Herrialdearen erdialdetik barrena ibili ondoren, Kurdistan aldera egin zuen, eta bertako emakumeen gerrak eta tradizioetan errotutako kulturak erakarrita. Eskualdeko mendikateetatik Armenia eta Georgia aldera joan zen, Eurasiako artzainak ezagutuz, eta eurekin batera bere-berezkoa duten gazta, vodka eta artalde handiak ikusiz.
Sarrera gonbidapenarekin.

