Hondarribiko Jaiak. Irailak 7
Hondarribiko Jaiak. Irailaren 7ko egitaraua
08:00-14:00. San Telmo tiro zelaian, Gizarte Plater Tiraketa. Azeri Elkarteak antolatua.
09:00-19:00. Kirol Kaian Irrati Zaletuen Erakustaldia. Jaiak direla eta estazio berezia abian jartzea.
11:15. Haurren Danborrada Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du ibilbidea.
12:00. Suziri eta kanpai-hotsak Hiriko Jaiei hasiera ofiziala emateko. Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setiatze oroigarri hartako Titi-Biliti doinua joaz.
12:15. Erraldoiak eta Buruhandiak, Haurren Danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
12:30. Hiriko Urrezko Intsignia jartzea.
18:30. Hondarribiko Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-Biliti joaz.
20:00. Te Deum eta Salbea parrokian. Udal agintariak bertan direla, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du. Elizkizuna bitartean Ohiko Deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean udal kideek Aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan, hondarribiar guztien omenez.
Ondoren, Danborradaren Kalejira hiriaren barrena.
20:00. Guadalupeko elizan Salbe Herrikoia kantatuko da. Ondoren, Ohiko Deskargak egingo dira.

