Hondarribiko Jaiak. Irailak 10
Hondarribiko Jaiak. Irailaren 10eko egitaraua
09:00. Goizut dultzaineroen Diana.
10:00. Meza Nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko hiri setioan hildakoen alde, udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean Ohiko Deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren Liberame abestuko du.
10:00. San Pedro kalean, Kuadrillen Arteko Jokoak Bidasoaldeko EKT-ren eskutik.
11:00-13:30. Zezen Plaza aurreko harresietan, Haur Parke Erraldoia (eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekuan).
12:00. Zezen Plazatik abiatuta Erraldoiak eta Buruhandiak Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira.
12:30. Sokamuturra San Pedro kalean, Abiyuan txarangaren animazioarekin (16 urtez beherakoentzat debekatuta).
14:30. Adinekoen Omenezko Bazkaria Ardora jatetxean, Basajaun musika taldearekin.
14:30. Gazteentzako Herri-Bazkaria, Bentan.
17:30. Bentatik abiatuta, Hondarribiko Elektropatxaranga taldearen emanaldia.
17:00. Kasino Zaharrean: Iosu Bayo, Unai Iriondo eta Burguete DJ-ak, gazteentzat.
17:00-20:00. Zezen Plaza aurreko harresietan, Haur Parke Erraldoia (eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekuan).
18:00-21:00. Eraso Sexistarik Gabeko Gunea, San Pedro kalean.
18:00-21:30. Alkoholemia Prebentiboa Portuan, gidatzeko moduan zauden ziurtatzeko aukera.
20:00. Kasino Zaharrean, Kanu DJ-a, gazteentzat.
22:30. Arma Plazan, Puro Relajo mariatxi taldearen emanaldia.
23:00. Bentan, Huntza taldearen emanaldia.