HONDARRIBIKO JAIAK. Hilak 7
- 06:00 eta 08:00. Bederatziurrena, Guadalupeko santutegian.
- 11:15. Haurren danborrada, Mendelu auzotik abiatuta. Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
- 12:00. Jaien hasiera ofiziala, gaztelutik. Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko Jaiei hasiera ofiziala emango zaie. Bitartean Txistulariak Hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setiatze oroigarri hartako Titi-biliti doinua joaz.
- 12:15. Erraldoiak eta Buruhandiak, Haurren Danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
- 12:30. Hiriko Urrezko Intsignia jartzea. Alameda jatetxeak jasoko du, sortu zeneko 75. urteurrenean.
- 18:30. Hondarribiko Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-biliti joaz.
- 20:00. Te Deum eta Salbea, Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du. Elizkizuna bitartean ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean zinegotziek Aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez.
- Ondoren, Danborradaren kalejira Hiriaren barrena.
- 20:00. Guadalupeko Elizan Salbe herrikoia kantatuko da. Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.

