Hondarribiko Jaiak. Irailak 9
- 09:00. Goizut dultzaineroen Diana.
- 09:00-20:00. Kirol kaian, Irrati Zaletuen Erakustaldia. Jaiak direla-eta, estazio berezia abian jartzea.
- 11:00. Butron pasealekuan, X. Moto Lasterketa 4 urte bitarteko haurrentzat. Motoak (taka-takaren antzekoak) parte hartzaileek ekarriko dituzte.
- 11:00-13:30. Jostaldi pilotalekuan, Haur Parke Erraldoia.
- 12:00. Butron pasealekuan, 5 eta 12 urte bitartekoentzat Txiki Chef Tailerrak.
- 12:30. Sokamuturra, Kale Nagusian, Goizut dultzaineroek girotuta (16 urtez beherakoek sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago).
- 16:30. Puzzleak Bikoteka, Gipuzkoa plazan. Mailak:
a) 3-5 urte bitartekoak, 50 aleko puzzlea. b) 6-8 urte bitartekoak, 100 aleko puzzlea. c) 9-11 urte bitartekoak, 200 aleko puzzlea. d) 12-16 urte bitartekoak, 300 aleko puzzlea.
- 17:00. Zezen Plazatik abiatuta, Erraldoiak eta Buruhandiak, Alde Zaharretik eta Portutik pasako dira, Hiriguneko kaleetan ibiliz.
- 17:00- 20:00. Jostaldi pilotalekuan, Haur Parke Erraldoia.
- 20:00. Arma Plazan, Kemen dantza taldearen emanaldia.
- 21:00. Zezensuzko entzierroa, San Pedro kalean.
- 22:30. Arma Plazan, Golden Apple Quartet taldearen Gran selección umorezko musika ikuskizuna.
- 23:00. Kontzertuak Bentan: The Baboon Show eta Mørgue.

