Hondarribiko Jaiak. Hilak 10
Hilak 10eko egitaraua
08:00. GIPUZKOA KOPA HODI TXIKI TXAPELKETA San Telmo tiro zelaian. Azeri elkarteak antolatuta.
09:00. Goizut dultzaineroen DIANA.
09:00-20:00. Kirol Kaian IRRATI ZALETUEN ERAKUSTALDIA, jaiak direla eta estazio berezia abian jartzea.
10:00. MEZA NAGUSIA Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri Setioan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren LIBERAME abestuko du.
10:30. KUADRILLENTZAKO GOSARIA eta kukañaren izen ematea, Bidasoaldeko EKTren eskutik.
11:00. KUKAÑAren hasiera.
11:00-13:30. Zezen Plaza aurreko Harresietan, HAUR PARKE ERRALDOIA. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.
12:00. Arma Plazatik abiatuta ERRALDOI ETA BURUHANDIAK. Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira.
12:30. SOKAMUTURRA San Pedro kalean. ABIYUAN TXARANGAren animazioarekin. 16 urtez beherakoek sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago.
14:00. Kalejira Zabalaren Txokotik herri bazkarira. KUXKUXTU TXARANGAREN ANIMAZIOA.
14:30. ADINEKOEN OMENEZKO BAZKARIA Ardora jatetxean, BASAJAUN musika taldearekin.
14:30. GAZTEENTZAKO HERRI-BAZKARIA, Bentan.
17:00. Bentatik abiatuta, HONDARRIBIKO ELEKTRO-PATXARANGAren emanaldia.
17:00-19:30. Harresietan, HAUR PARKE ERRALDOIA.
18:00. KANTU ANIMAZIOA Portuan, KUXKUXTU txarangarekin.
19:00. Santiago kalean, DISKO FESTA GAZTEENTZAT DJ KANUren eskutik.
22:30. Arma Plazan, GONTZAL MENDIBILen emanaldia
23:30. Bentan, KEN ZAZPI taldearen emanaldia.