Tailerra (Hondarribia): Zianotipia tailerra
Txanogorritxo egitasmoaren barruan, Niko Iturraldek Zianotipia tailerrak eskainiko ditu Hondarribiko Udal Liburutegian. Kolore urdindun tinta erabiliz kopiak egiteko teknika da; irudi originalaren negatiboak lortzeko.
Liburutegiko arduradunek aldez aurretik izena ematea gomendatu dute. Tailerrak bi egunetan eskainiko dira, abenduaren 12an eta 13an.

