Hitzaldia (Irun): 'Fanzinea aldarrikapenerako arma gisa'
Hitzaldiaren helburua fanzinea “underground kulturaren edo kultura alternatiboaren berezko argitalpen formatu gisa” ikusaraztea da. Hitzaldi horretan, beraz, fanzinearen hastapenak jorratzeaz gain, formatu eta editatzeko modu ezberdinak aztertuko dituzte, eta, baita argitalpen horien berezko gai eta tonuen zabaltasuna ere.
Era berean, Arzelusek Gure begietatik: mitoak eta demitifikazioak fanzinea aukeztuko du. APIM 2023 saria irabazi du lanarekin, eta azaldu dutenez, mitoak kontatzeko moduari buruzko hausnarketa astintzen duen argitalpen bat da “begirada aldatuz eta emakumeak pertsonaia autonomo eta aktibo bihurtuz, heroi maskulino baten itzaean bigarren mailako roletan geratu beharrean”.
Hitzaldia Teresa Castrok Emakumeen Etxean dinamizatuko duen Fanzine Feminista Jabekuntza Eskolaren tailerraren atarikoa izango da. Jarduera horrek plaza mugatuak ditu, eta lau saio izango ditu honako egunetan: hilak 14, 21, 28 eta azaroak 4, 18:00etatik 20:00etara.

