Aisia (Hondarribia): Gazte eguna

Larunbatean Gazteen Eguna ospatuko dute. Goizeko 11:00etan emango diote hasiera egunari Kai Zaharrean kinten pikeak deituriko jolasekin. 12:00etan txupinazoa botako dute Butroi Pasealekuaren hasieran dagoen lurmuturrean. 12:30etan kinten pikeekin jarraituko dute Itxaropena tabernaren alboko plazan. 14:30ean Kale Nagusian pregoia egingo dute eta jarraian 14:45ean Zumardian bazkaria prest izango dute. Bazkalostean 16:30ean jolasak egingo dituzte.

Kontzertuak

18:15etatik 19:15ak bitarte Mugan taldearen kontzertua egongo da Zumardian bertan. 19:30etatik 21:30ak arte DJ Burguete egongo da. 21:45etatik 23:15etara ASO4 eta egunari amaiera emateko 23:30etatik 00:30ak bitarte SKUBI Band-en kontzertua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.