Festak (Irun): Larreaundi-Olaberriako festak
Larunbatean (maiatzaren 2an) etxeko txikienen txanda izango da. Gaztetxoenek gogoz hasiko dute jaien bigarren eguna, 12:00etan hasita, lehenengo kross txikia egingo dute auzoan zehar. Ondoren, indarrak hartzeko herri bazkaria egingo dute 14:00etan, gazte zein helduentzat. Tiketak auzoko tabernetan eros daitezke, 5 euroan. 16:00 gazteentzako bingo musikatua antolatuko dute San Jose Obrero futbol zelaiko aparkalekuan, eta 17:30ean, Bidasoako Erraldoiek auzoa musikaz eta dantzaz beteko dute. 20:00etan, Dj Bull-en txanda helduko da eta gaueko ordu txikiak arte izango da auzoa girotzen.

