Euskara (Irun): Larreaundi-Olaberriako Euskararen Eguna
Euskararen Egunaren harira, egitarau oparoa osatu du Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak. 11:30ean hasiko dira eguna girotzen, euskarazko materialen bigarren eskuzko azoka egingo baitute Farmaziaren plazan. Bingoa, hizki zopa txapelketa, haur jolas kolaboratiboak, zozketak, txokolatada… ez da aspertzeko astirik izango. Eguna bukatzeko, zintzur bustitze musikatua egingo dute 19:30etik aurrera.

