Azoka (Hondarribia): Euskal Literatur eta Diska Azoka
Gaur hasi eta igandera arte Euskal liburu eta diskak erosteko eskaintza zabala izango da Hondarribian. 28. Euskal Literatur eta Diska Azoka ohiko formatura itzuliko da. Gainera, Durangoko Azokari keinu bat egitez bertan aurkeztuko dituzten zenbait nobedade %10eko deskontuarekin erosteko aukera izango da. Ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etik 20:30era.
Karmele Jaio, Jon Gerediaga, Iban Zaldua, Katixa Agirre, Bernardo Atxaga, Aingeru Epaltza, Fermin Etxegoien, Joanmari Irigoien, Juan Luis Landa, Jon Arretxe edo Toti Martinez de Lezea egileen lanak, besteak beste, aurkitu ahal izango dira bertan. Musikariei dagokienez, Huntza, Zea Mays, Berri Txarrak, Ken Zazpi, Gatibu, Mikel Urdangarin edo Ruper Ordorika bezalako artisten lanak eskainiko dituzte.

