Erakusketa (Irun): 'Txoriak begibistan'
Josemari Gimona argazkilariak bere inguru hurbilean egindako argazkiekin erakusketa jarri dute Kabigorrin. Gimona Itsas Enara Ornitologia Elkarteko eta ASAFONAko (Asociacion aragonesa de Fotografos de la Naturaleza) kidea da.Egileak, hilaren 12an, erakusketaren bisita gidatua eskainiko du, 19:30ean.
Berak aitortzen du nola jaio zen hegaztien argazkigintzarekiko zaletasuna: “ehiza-giroan bizi nintzen, eta ni neu beste bat gehiago nintzen. Urteekin ez nintzen ondo sentitzen horrekin. Asko erreparatzen nien hegaztiei,haien kantuei, haien desberdintasunei.
Behin lagun batek Canonn FTB kamera bat utzi zidan eta txoriei beste modu batean “tiro egiteko” aprobetxatu nuen. Animalia etorritako tokitik joaten zela jakitea pozgarria zen”.