Erakusketa (Irun): 'Euskal kostaldeko paisaiak Menchu Galen lanetan'
Menchu Gal artista irundarraren obrekin ‘Euskal Kostaldeko paisaiak Menchu Galen lanetan’ izeneko aldi baterako erakusketa antolatu da uztailaren 28tik irailaren 24ra, Menchu Gal aretoan. Erakusketaren inaugurazioa uztailaren 28an izango da, 19:00etan. Orotara, 37 obrek osatzen dute bilduma: 26 margolanek eta 11 marrazkik.
Honakoa da bisiten ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Astelehenetan, aldiz, itxita dago aretoa. Uztailaren 25ean eta 31n ere, itxita.