Dokumentala (Irun): 'El futuro del océano'
“Ozeanoak une kritikoan daude beren etorkizunerako. Gehiegizko arrantzak, itsas habitaten osasunak edo kutsadurak eragindako arazoek berehalako arreta behar dute.
Zientziak bakarrik erantzun diezaieke mehatxu horiei, eta, horregatik, NBEk Garapen Iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoen Hamarkada izendatu du. Espainian, Espainiako Ozeanografia Institutuak zuzentzen du erlojuaren aurkako misio hori, ozeanoa eta gizakiak orekan bizi daitezkeen etorkizuna bermatzeko.
Mario Cuestak ekoitzi eta zuzendutako dokumental hau 2021ean grabatu zen, eta, besteak beste, La Palmako krisi bolkanikoan Espainiako Ozeanografia Institutuak egindako lana, kontserbaziorako interes berezia duten habitatei buruz zientzialariek egiten duten jarraipena eta atun gorria edo olagarroa bezalako espezieen akuikulturari buruz munduan egin diren ikerketa aitzindarietako batzuk erakusten ditu “