Dies Oiassonis (Irun): 'La paz y otras lunas' antzezlana
Ezezagunok antzerki taldearen eskutik, Aristofanesen La paz y otras lunas lanaren egokitzapena eskainiko dute. Emanaldia gaztelaniaz da, eta doan. 50 minutu iraungo ditu.
Sinopsia: Trigeok, gerraz eta hainbeste behar eta sufrimenduz nekatuta, bidaia luzea egiten du Olinporaino Ares gerraren jainkoak bahitutako Bakea erreskatatzeko asmoz. Aktoreek istorioaren bertsio propioa sortzen dute, Aristofanesen burutazioengatik kexatuz. Bi mundu paralelo satira honentzat.

