Dantza (Irun): Dantza Hirian
Derive dantza: Bi norbanakok lotura sozialetatik ihes egin nahi dute. Boterearen eta sumisioaren estereotipoetatik libratzeko barne borroka batean murgilduta, aurre egingo diote nork bere barruan dituen alderdi ezkutuen beldurrari. Eraiki dugun pertsonaia bat, onartu nahi ez dugun horretatik babesteko, denboraren poderioz metatutako etsipen sozialak, gure izaterik gordeena. Bidaia bisual honetan, ikusleak bikote baten presentzia sentituko du espazioan, eta zenbait diziplinaren nahasketak gorputz anizkoitz bati dei egingo dio, gizatasunaren muinaren bila.
Mur: Bi gorputz aurrez aurre eta, haien atzean, denbora luzean haiekin izan den pisu bat; inork eustearen beldur diren bi gorputz baina, elkarrekin topo egitean, elkarren sostengu izatea onartuko dute, zama arinduko da, amore emango dute eta euskarri bat bilatuko dute aurrera egiteko. Konexio estu batek lotuta mantentzen ditu urrun egonagatik ere, eta hurbiltzen direnean, energia-motor bat sortzen da, dantza egiten duten espazioa mugitzeko gai dena; gorputzek elkarri eusten diote mugitzean, libertatea aurkitzeko egiten dute dantza eta, elkarrekin, hegan egiteko gauza sentitzen dira.